"Maddiren amona influencerra" Go!azen 3. liburua

11,90 €
BEZ barne
  • Sinopsia: Maddiren gurasoek asko bidaiatzen dute eta alaba amonaren etxean geratzen da beti. Oraingoan, baina, ezohiko gertaera batek harrapatu ditu bete-betean: covid19 birusak. Ondorioz, Maddik, amonaren etxean pasatu beharko du itxialdia, inora ateratzeko aukera izan gabe, lagunekin skype bidez hitz eginez. Halere, itxialdia uste baino askoz atseginagoa izango da. Maddik amona ezagutzeko aukera izango du, haren gaztetako ilusioak eta ametsak zein ziren jakingo du, sorpresa eta sekretuak ere gordetzen dituela ohartuko da, eta bien artean ez dagoela horrenbesteko alderik.
Deskripzioa
  • Idazlea: Jasone Osoro. 

Elgoibarren jaio zen, 1971n. Kazetaria da ikasketaz, eta prentsan ez ezik, telebistan ere aritu da gidoigile. Helduentzako hainbat nobela eta ipuin-liburu idatzi ditu hala nola TentazioakKorapiloakGreta eta Hamabietan bermuta. Dena den, gazte-literatura arloan inon baino arrakasta gehiago lortu du Jara (JaraJara bikiak eta bikoteakJara live eta Jara Bartzelonan) eta Ezekiel (Ezekiel eta Ezekiel noraezean) sailekin liburuak hamaika berrargitaraldi izan baitituzte. Nerabeentzat kaleratu duen azken sailak Esku larru beltzak du izena (Eskularru beltzakCasting-aIkasbidaia eta Ihes).

  • Marrazkilaria: Alai Zubimendi Idarreta

Arte ederretan lizentziatu ondoren, 2002. urtean hasi zen ilustrazio lanetan, batez ere haur literaturari eta testu-liburuei zuzendutako irudiak sortzen. Orduz geroztik, hainbat argitaletxerentzat egin du lan. Komikigintzari ere ekin dio eta hainbat sari lortu ditu. Gaur egun, Hernaniko Gaueko komiki-dendaren jabea da, eta ilustratzaile lanarekin jarraitzen du.

  • Fitxa teknikoa:

Marrazkiak: Alai Zubimendi.
Bilduma: Go!azen.
Orrialdeak 11.
Neurriak: 210x145

Produktuaren xehetasunak
GZ7L300108
Berrikuspenak(0)

Berrikuspenak

Ez dago bezeroen berrikuspenik une honetan.

Zure iruzkinaren objektua... “"Maddiren amona influencerra" Go!azen 3. liburua”


.gif .jpg .jpeg .jpe .png .webp

Hasi Saioa

Megamenu

Your cart

EZ DAGO PRODUKTURIK ZURE SASKIAN